Niri buruz

Nor naiz?

Momentuz behintzat nahiago dut datu pribaturik ez ematea. Izen-abizenik gabeko blog hau sortzea erabaki nuen, inolako baldintzarik gabe nire iritzia jarri ahal izateko. Nire ikuspuntuaren ideia bat izan dezazuen, gipuzkoarra naiz eta 30 urte inguru ditut.

Zergaitik idazten dut blog honetan?

Nire iritzia beste pertsonen ideiekin kontrastatzea da helburu nagusia. Askotan zaila egiten zait ideia bati buruzko jarrera konkretu bat izatea horri buruz pentsatu eta eztabaidatu arte. Hortaz, helburua ideologia desberdineko pertsonekin politika gaietaz ikuspuntu desberdinak elkarbanatzea izango litzateke.

Bestetik memoria txarra daukadanez ondo etorriko zait blog batean interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia ipintzea.

Zein da nire ideologia politikoa?

Lehenik eta behin esan behar dut ez naizela inolako alderdi politikoko kide. Era berean,  ez diot eman beti bozka alderdi berdinari. Ezkertiartzat eta abertzaletzat dut neure burua. Independentziaren aldeko nere jarrera ez da erabat irmoa (egoeraren arabera gauza bat edo beste defendituko nuke), bai aldiz autodeterminazioaren eskubidearen aldekoa; ezinbesteko eskubidea iruditzen zait.

Advertisements
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: