Home > Uncategorized > Azken egunetako ‘kale borroka’ ekintzen inguruan

Azken egunetako ‘kale borroka’ ekintzen inguruan

Hilabeteak generamatzan ETAren atentaturik gabe eta ‘kale borroka’ delakoarik gabe. Bazirudien Ezker Abertzaleak egindako apustuaren ondorioz horrelako indarkeria adierazpenak erabat desagertu zirela.

Duela aste batzutik hona, ordea, hiri eta herri desberdinetan antzeko gertakizunen berri izan dugu komunikabideetan:

  • Zarautz (abuztuak 11): 26 zabor edukiontzi erreak, nahiz eta barne sailak ez duen oso garbi utzi ‘kale borroka’ eraso bezala kontsideratu. Uste dut azkenean horrela kontsideratu dutela.
  • Andoain (abuztuak 16): bi kamioi erre dituzte. Berdin, Ertzaintzak ez du argitu zein izan den arrazoia.
  • Azkoitia (abuztuak 17): 12 bat zabor edukiontzi erre dituzte.
  • Gasteiz (abuztuak 17): 4 zabor edukiontzi erre zituzten ustez enkaputxatu batzuek. Barne sailak dio ‘kale borroka’ ekintzak izan zirela.
  • Bilbo (abuztuak 19): 8 zabor edukiontzi erre dituzte
  • Bilbo (abuztuak 20): pertsona baten etxebizitzaren atean leheargilu bat jarri dute, ustez duela urte asko gazte batzuk salatatzeagatik

Ez dakit baten bat faltako den, baina hauek izan dira azken egunetan gai honen inguruan ezagutu ditudan albisteak.

Hasiera batean, Zarautz eta Andonaineko gertakizunen ostean, alderdi asko Ezker Abertzaleari begira jarri ziren. Asteazkenean (18), Ezker Abertzaleak komunikatu bat atera zuen ekintza hauek ez datozela beren estrategiarekin bat adieraziz. Komunikatuan bertan gertakizun horien motibazio eta arduradunen inguruan dudak ere azaldu zituen.

Tasio Erkiziaren hitzetan, aldiz, ekintza horiek kontestuan ulertu behar dira; non etengabe operazio polizialak egiten ari diren gazteen aurka eta non “jendeak beren gaizkiegona adierazten duen”. Hala ere, esan zuen hori ez dela “ezker abertzalearen apostua” eta “jendearen erantzuna beste modu batekoa izan beharko lukeela“.

Kontua da hitz hauen ostean antzeko ekintzen berri izaten jarraitu dugula. Ez dirudite eraginik izan dutenik. Arrazoia? Nork daki… egia esan pixkat deskolokatua nauka gai honek eta ez dut ondo ulertzen. Saiatu naiz aukera ezberdinak bilatzen baina edo hipotesi dezepzionanteak datozkit burura, edo paranoya konplexu eta (ia seguru) irreal eta utopikoak.

Pentsatzen nuen ikusitako pausu guztien ondoren, gelditzen zitzaigun “bakarra” ETAren eta, ondorioz, Gobernuaren erantzuna zela. Baina agian oker nenbilen; azken ekintza hauek ezker abertzaleko sektore batek bultzatu baditu, esango nuke ZutikEH estrategiaren adostasun hipotetiko hori kolokan jartzeko helburuz dela.

Honek esan nahiko luke Ezker Abertzaleak estrategia “soilik politiko” horren aurkako etsaiak dituela bai kanpoan eta bai barruan. Gainera sektore hau ez legoke Ezker Abertzalearen menpe, ze dagoeneko beraien bidea jorratzea erabaki dute…Hau horrela bada, askoz ondorio tamalgarriago batzuk datozkit burura (nahiago ditut ez esan).

Hipotesi bat besterik ez da, baina eske okurritzen zaizkidan besteak pentsaezinak edo askoz zailagoak iruditzen zaizkit. Oso rokanboleskoak eta paranoikoak. Agian badago beste aukera posible bat eta ez dut horretan pentsatu? Horrela bada eskertuko nuke, norbaitek aukera optimistago bat badu buruan, esatea.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: