2010eko Aberri Eguna
2010/04/06
Leave a comment
Badirudi azken asteetako albisteak ikusita askok gehiago espero zutela ETAren edota Ezker Abertzalearen aldetik egun honi begira.
Albiste horien artean agian garrantzitsuena hainbat nazioarteko eragilek Bruselasen egindako adierazpenena izan daiteke [1.1][1.2]. Adierazpen horren bitartez, alde batetik, Ezker Abertzaleak azken hilabeteetan egindako saiakera eskertzen dute eta garrantzitsutzat hartzen dituzte pausu hauek. Bestalde, ETAri su eten iraunkor eta egiaztatua eskatzeaz gain, espainiar gobernuari su eten horri behar bezala erantzutea ere eskatu diote.
