Errugabeak
Beti ere komunikabideetan atxiloketez hitzegiten denez, kargurik gabe aske geratu direnen zerrenda egitea pentsatu dut. Hortaz, bistara geldituko da atxilotu kopurua eta absolbitutakoen arteko erlazioa:
2011
Guztira: 34 pertsona (Karguak: “pertenencia a banda armada” edota “colaboración con banda armada”)
- 2011/02/23: Mikel Garaiondo absolbitu du Gorenak (1 pertsona) [1]
- 2011/02/04: Ainara Vázquez absolbitu dute (1 pertsona) [1]
- 2011/01/20: “Udalbiltza” auziko auzipetu guztiak absolbitu dituzte (20 pertsona) [1]
- 2011/01/12: “Kale borroka” egiteagatik epaitutako 12 pertsona absolbitu dituzte (12 pertsona) [1]
Guztira: 1 pertsona (Bestelako karguak: “enaltecimiento”, “amenazas”, etc)
- 2011/02/02: Bilboko festetan ustez ETA goraipatzeagatik epaitutako pertsona absolbitu dute (1 pertsona) [1]
2010
Guztira: 27 pertsona (Karguak: “pertenencia a banda armada” edota “colaboración con banda armada”)
- 2010/07/27: Gorenak SEGI kasuko 8 atxilotuetatik 4 absolbitu ditu (4 pertsona) [1] [2]
- 2010/07/06: Absolbitu egin dituzte ‘Zutabe’ auziko auzipetuak (5 pertsona) [1] [2]
- 2010/06/01: Joseba Iturbide absolbitu dute eta aske geratu da (1 pertsona) [1]
- 2010/05/06: Auzitegi Nazionalak 8 pertsona absolbitu ditu (8 pertsona) [1]
- 2010/04/21: Frantziak aske utzi du Ismael Moreno (pertsona 1) [1]
- 2010/04/19: Frantziak aske utzi du David Pla ustezko etakidea (pertsona 1) [1]
- 2010/04/19: Epaileak erabat aske utzi du Domingo Aizpurua (pertsona 1) [1]
- 2010/04/12: Egunkaria auziko 5 auzipetuak absolbitu dituzte (5 pertsona) [1]
- 2010/04/08: Gorenak Iñigo Orue absolbitu du (pertsona 1) [1]
Guztira: 14 pertsona (bestelako kargu batzuk egozten zaizkie: “enaltecimiento”, “amenazas”, etc)
- 2010/12/17: “Zurgai” tabernako tabernaria eta jabea absolbitu dituzte (2 pertsona) [1]
- 2010/12/09: Anoetako hitzaldiko 3 auzipetuak absolbitu dituzte (3 pertsona) [1]
- 2010/10/08: “Txori Barrote” txoznako arduradunak absolbitu dituzte (4 pertsona) [1]
- 2010/07/26: ANVko hiru kide absolbitu dituzte (3 pertsona) [1]
- 2010/07/03: Ezpala-ko tabernaria absolbitu du Auzitegi Nazionalak (pertsona 1) [1]
- 2010/03/18: Gorenak Hernaniko alkatea absolbitu du (pertsona 1) [1]
Oharrak:
- Auzi baten bukaeran kargu guztietatik absolbitutakoak daude zerrendan
- Atxiloketa baten ondoren kargurik gabe aske geratutakoak ere bertan daude.
- Baliteke denak ez azaltzea eta baten bat kanpoan uztea konturatu gabe. Horrela bada, norbaitek hau irakurtzen badu eta hortaz konturatzen bada esan diezadala eta gehituko dut zerrendara
- 2010ean atxilotutako ustezko ETAkideen zerrenda du RTVEk. 2010/07/06ean 55 dira atxilotu kopurua. Horietariko batzuk jadanik aske daude inolako kargurik gabe goiko zerrendan aipatzen den bezala.
Ea zorte pixkatekin Udalbiltzako epaituak ere hemen ikusten ditugun…