Niri buruz
Nor naiz?
Momentuz behintzat nahiago dut datu pribaturik ez ematea. Izen-abizenik gabeko blog hau sortzea erabaki nuen, inolako baldintzarik gabe nire iritzia jarri ahal izateko. Nire ikuspuntuaren ideia bat izan dezazuen, gipuzkoarra naiz eta 30 urte inguru ditut.
Zergaitik idazten dut blog honetan?
Nire iritzia beste pertsonen ideiekin kontrastatzea da helburu nagusia. Askotan zaila egiten zait ideia bati buruzko jarrera konkretu bat izatea horri buruz pentsatu eta eztabaidatu arte. Hortaz, helburua ideologia desberdineko pertsonekin politika gaietaz ikuspuntu desberdinak elkarbanatzea izango litzateke.
Bestetik memoria txarra daukadanez ondo etorriko zait blog batean interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia ipintzea.
Zein da nire ideologia politikoa?
Lehenik eta behin esan behar dut ez naizela inolako alderdi politikoko kide. Era berean, ez diot eman beti bozka alderdi berdinari. Ezkertiartzat eta abertzaletzat dut neure burua. Independentziaren aldeko nere jarrera ez da erabat irmoa (egoeraren arabera gauza bat edo beste defendituko nuke), bai aldiz autodeterminazioaren eskubidearen aldekoa; ezinbesteko eskubidea iruditzen zait.